GURASOEI ZER GOMENDIO EMAN AHAL DIEGU?

Familia haurraren aurrerapenari eusteko jarrera ekintzailea bereganatu behar du, hau da, abiapuntua izan behar da. Izan ere, familia egitura ordena naturalaren oinarrituta dago, baina ordena hau aldatzerakoan zailtasunak agertzen dira. Beraz, argi dago eragiketa barruan portaera-arazoak saihesteko eta aurre egiteko modurik onena dela, familiak dituen arauak eta errutinen ezartzeak egoera ezberdinetan haurrari egurtasun eman diezaiokeelako.


Familia-egitura

Familia-egitura bere kideen forma organikoa da, eta hauek erabakiak hartzeko eta zaintzeko ardura hartu behar dute. Gainera gurasoek haurrak hezten dituzten heinean, beren eredu izango dira. Horrenbestez, gurasoak eredu aproposak izan behar dira, geroago haurrek hurrengo belaunaldietan jardun egokia helarazteko.

Beraz, familia gisa beharrezkoa da egitura sendoa mantentzea. Orduan, haurrak hainbat erantzukizun bete behar ditu. Horrenbestez, bere familiaren partaide aktiboa dela sentituko du eta bere familia laguntzeko eta horrekin kolaboratzeko erabaki propioak hartuko ditu. Esaterako, harriko astean bi egunetan egin edo bere gelako zakarrontzia egunero hustea gomendagarria iruditzen zaigu.

Zer egin etxean?

Haurrak arreta-defizita, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea ditu. Hortaz, irakaskuntzarako eta partaidetzarako oztopo hauei erantzuteko gurasoek hurrengo puntuak kontuan hartu beharko dituzte:

  1. Arauak eta errutinak ezartzea.
  2. Familiako kide guztien arteko etengabeko komunikazioa mantentzea.
  3. Hartzen dituzten erabakietan bikoteari laguntzea, hau da, bikoteari indarrik ez kentzea.
  4. Gurasoen arazoetan, seme-alabak erdian ez sartzea.
  5. Esleitzea etxebizitza barruan erantzukizunak, haurraren adinerako egokiak direnak alegia.
  6. Etengabe indartzea familiaren balioak eta bakoitzaren auto-estimua.
  7. Umearentzako egokia den eskola bat aurkitzea eta zentro horretako partaideekin etengabeko komunikazioa mantentzea.

Nolanahi ere, berebiziko garrantzia eman nahi diegu arauak eta errutinak ezartzeari; izan ere, irakaskuntzarako eta partaidetzarako oztopo hauek dituen haur batentzako, gurasoek eskaini diezaioketen neurririk egokiena eta aproposena dira.

Alde batetik, arauei erreparatuz, gurasoen artean adostu behar dute ze arau ezarri nahi dituzten etxean. Orduan, arauak ez dira aurkeztu estatikoak izango balira bezala, familia eta seme-alaben adinarekin batera eboluzionatu behar dutelako.

Ildo honetatik, haurraren gurasoei gomendatuko genieke arauak azalpenik gabe ez inposatzea. Hau da, ez da komeni arauak amaigabeko eztabaida baten amaieran iristea, baizik eta arau guztiak ondo definitzea eta negoziatzea.

Bestea alde batetik, errutinak oso baliagarriak izan daitezkeela uste dugu. Arreta defizita, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea bideratzeko errutinen inguruan gako batzuk luzatuko dizkizuegu:

  • Umea jaiotzerakoan, bere jardunak (eskolako eta etxeko ariketak) kontrolatzen saiatu behar gara. Hala ere, kontuan hartu behar dugu haurrak bere beharrak dituela; beraz, ustekabeko egoerei egokituko gara.
  • Zeregin bat edo jolas batean aritzean, harrak jakin behar du beste jarduera batera aldatu aurretik, aurrekoa amaituko behar duela.
  • Jardueran erabilitako guztia biltzeko errutina asimilatu behar du.
  • Garrantzitsua da eskola-adina iritsi baino lehen etxean leku bat aukeratzea etxeko lanak eta azterketak prestatzeko.
  • Eskola eta gero, haur jarduerak, denbora libreak eta denbora kontrolak erabili ditzakegu. Honen barruan ordenagailuan eta telebistan aritzeko denbora barne ordutegi bat izan behar du.
  • Astean behin edo gehiagotan, haurrak gogoko duen liburu baten pasarteak irakurri diezaiokete. Orduan, gurasoek galdetuko diote ea ulertu duen edo ez. Errutina honek, irakurketa ulermen ariketa bat garatzen, kontzentrazioa indartzen eta balioak eta errutinen barneratzen lagunduko dio.