IKUSMEN URRITASUNA

Ikusmen urritasuna urritasun sentsoriala da eta informazioa biltzeko ikusmen sistema kaltetua duten pertsonetan ematen da. Ikusmen urritasuna dutenen populazioa oso heterogeneoa da: urritasun arina duten pertsonak, legalki itsua kontsideratzeko moduko ikusmen arazo larriak dituzten pertsonak (ikusmen hondarrak izan badituztenak) eta baita itsutasun osoa duten pertsonak osatzen dute.

Haur itsu eta ikusmen urrikoek bestelako sistema sentsorialak erabili behar izaten dituze inguruko mundua ezagutzeko: ukimena eta entzumena batez ere, neurri txikiagoan usaimena eta dastamena. Honek garapenaren antolaketan eta ikaskuntzan berezitasunak sortzen ditu.

  • Ukimena: haur itsuek inguruko mundua ezagutzeko erabiltzen duten sistema sentsorial garrantzitsuenetakoa da. Hurbileko objetuei buruzko informazio nahiko zehatza ahalbidetzen die baina ikusmena baino mantsoagoa da, pertzepzioak integratzearen prozesua; objetu handien esplorazioa zatikatua eta sekuentziala izaten da.
  • Entzumena: itsuen garapen eta ikaskuntzan garrantzi handia du: komunikatzeko eta espazioan pertsonak eta objektuak lokalizatzeko eta identifikatzeko erabiltzen dute. Ikusmenarekin lortutako informazioak baino zehaztasun gutxiago izango du.
  • Usaimena: beste sistema sentsorialei lagunduz pertsonak eta inguruneak ezagutzeko balio die.
  • Sistema propiozeptiboa: orientazio eta mugikortasunerako ezinbesteko informazioa ematen du….


 

ESKU-HARTZEA

 

  • žMugikortasuna: irisgarritasuna eta antolaketa espaziala.
  • žAutonomia: eguneroko bizitzarako trebetasunak.
  • žInformazioa-ikaskuntzarako: Irakurketa-idazketa (Braile).
  • žKomunikazioa-partaidetzarako: trebetasun sozialak.
  • žOinarrizko konpetentziak lantzeko praktika inklusiboak.
  • ž Aniztasunari erantzuteko neurri arruntak + HPB erantzuteko aparteko neurriak.
ž