IRAKASLE MODUAN ZER EGIN DEZAKEGU?

Atal honen helburua izango da arreta falta nahastea – hiperaktibetatearekin duten haurren egoerari, irakasleentzako hainbat proposamen luzatzea. Gainera, baita proposamen hauek guztiak interesgarria izango litzateke eskola esparru normalean aplikatzea. Ildo honetatik, gure ustez gurasoen ekintzak ere garrantzi handia dauka. Beraz, hurrengo atalean honen inguruan arituko gara.

Lehenik eta behin kontuan hartuko dugu Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daudela proposamen hauek. Orduan, proposamen hauek guztiak hezkuntza etapa horri zuzenduta egongo dira. Gure ustez, ikasle hauek arreta multimodala behar dute, hau da, irakasleek soilik irakatsi beharreko gaiak egokitu beharrean, baita ere ikasle hauen jarrera kontrolatzeko aktibitateak programatu beharko lituzkete. Horretarako, hezitzailea haur hauen beharretara malgua, sortzailea, berritzailea, sentikorra eta pazientea izan behar da.

Ildo honetatik, beste ikaskideekin elkarlanean aritzea guztiz komenigarria dela uste dugu, hots, sozializazioren beharra nabarmendu nahi dugu; izan ere, modu honetan imajinazioa, sormena eta emozioak landu ditzakete. Horiek horrela, ezinbestekotzat hartzen dugu jolasen beharra nabarmentzea.

Hau guztia ikusita, gure aburuz atentzio defizitari erantzuteko, irakasleek bost aspektu gutxienez kontuan hartu behar dituzte:

1. Aginduak emateko era aldatu behar da. Esaterako, aginduak zehatzak, laburrak eta argiak izan behar dira, betiere begiz-begiko kontaktu mantenduz.

2. Motibazioa oso aspektu garrantzitsua da. Jakin badakigunez, motibazioa da ikasleek beren irakaskuntza prozesuan aurkitzen dituzten oztopoak gainditzeko motorra (Dweck eta Elliot, 1983). Orduan, proposatuko genuke aktibitate entretenigarriagoak egitea, modu batean monotoniarekin apurtzeko helburuarekin.

Bestetik, AGHAko gidaliburuan agertzen den bezala, oso interesgarria izango litzateke “bikoitza irabaztearen” kontzeptua transmititzea. Hau da, soilik eginbeharrekoa bukatzea irabaztea da, baina baita ere jarrera egokia saritu beharko litzateke.

Hari beretik, kanpo-pizgarrien erabilera ere aproposa izan daiteke, zigorrak aplikatzea baino hobeto. Hala ere, uste dugu pizgarri hauen gehiegizko erabilerak haur baten jarrera baldintzatu dezakeela. Hau da, agian kanpo-pizgarriak ez daudenean, ikasle honek ez du sentituko lan egitearen beharra (Leeper, Keavney & Drake, 1996).

3. Estimuluak kontrolatzea oso alor garrantzitsua iruditzen zaigu. Horretarako, garrantzi gutxiko estimulazioak maximora murriztuko ditugu. Are gehiago, informazioa modu esplizitu batean azaltzea gomendatuko genuke. Adibidez, gogoragarri bezala funtzionatzen duten elementuak erabili ditzakegu, hala nola, marrazkiak, fitxak eta notak.

Era berean, irakasle moduan arreta gabezia duten ikasleei irakatsi behar diegu denbora antolatzeko teknikak. Horrenbestez, konturatuko dira denboraren garrantziaz eta hau aprobetxatzearen beharraz. Orduan, “denbora” kontzeptua materializatuko genuke hainbat objektuetan, erlojuak eta kronometroak esaterako.

Adibidez, arreta defizita duen ikaslearekin egutegi bat adostu dezakegu eta ondoren bere mailan itsatsi. Baita ere, orduro soinua egiten duen erloju bat edukitzeak onuragarria da; izan ere, haurrek klasea noiz amaitzen den jakingo dute eta ondorioz, bere denbora hobeto planifikatuko dute.

4. Zereginen gainbegiratzea oso baliagarria dela uste dugu. Horretarako, ikasgela osorako errutinak sortzea gomendagarria da. Esaterako, haurrei eskatu diezaiekegu egunean bost minutu hartzea beren materialak txukuntzeko.

Beste alde batetik, irakasle batek lanak bidaltzerako orduan, ezinbestekoa da pausuz pausu azaltzea eta arbelean xehetasunez azaltzea zer egin behar den.

5. Jardueren zatikatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, eginbeharrekoa pausu txikitan banatzen badugu, ikasleek hobeto asimilatuko dituzte jakintza berriak eta ez dira hain erraz aspertuko. Ildo honetatik, lana eta deskantsu aldiak planifikatzea oso baliagarria izan daiteke, hots, ikasleei erakutsi diezaiekegulako auto-planifikatzen.

Arestian aipatu dugun bezala, arreta falta hiperaktibitatearekin lotura izan dezake. Horrenbestez, egoera honi aurre egiteko proposamen batzuk ere baditugu:

  • Ariketa kontrolatuak burutzea positiboa izan daiteke. Esate baterako, irakasleak zeregin txikiak programatu dezake eta hiperaktibitatea duen haurrekin adostu dezake bere mahaira joan behar izatea lan hauek erakustera.
  • Estimuluak kontrolatu beharra daukate. Horretarako, ikasle hauei deskantsurako denbora tarte luzeagoa eskainiko zaie. Bestetik, esfortzu mentala eskatzen duten jarduerak egitea gomendatzen da, baina printzipalki esfortzu fisikoa egin eta gero. Era berean, guk uste dugu oso baliagarria izan daitekeela klasean hainbesteko irmotasuna eta zurruntasuna ez egotea. Hau da, askoz ere positiboagoa izan daiteke haurrak klasean zehar mugitzen egotea. Adibidez, ikasle hauei eskatu ahal diegu arbela noizbehinka garbitzeko.
  • Ikasle bat bere aulkian geldirik egon ezin dezakeenean, lehendabizi irakasleak haurrarekin hitz egin behar du eta galdetu behar dio ea zergatik ezin duen bere tokian geldirik egon. Ondoren, ikasgelan mugitzen utzi behar dio. Adibidez, klasean area bat determinatu daiteke, hortik zehar bera nahi duen uneetan mugitu ahal izateko. Bestetik, adostu daiteke errefortzu positibo bat bere aulkietan geldirik egoten bada. Azkenik, batez ere toleranteak izan beharra dago. Izan ere, arrazoi fisikoengatik haur hiperaktiboek ezin dira geldirik egon; hortaz, jarrera batzuen aurrean toleranteak izan behar gara.

Azkenik, inpultsibitaterako joera era ager  daiteke. Beraz, honen aurrean hainbat proposamen luzatuko ditugu:

  • Arauak ezartzearen beharra azpimarratzen dugu. Hau da, modu argi batean klaseko arau orokorrak definitu eta hauen haustearen ondorioak azaldu behar dira.
  • Aktibitateak segmentatu daitezke. Honen ondorioz, ikasleek errazago asimilatuko dituzte edukiak. Gainera, hurrengo egunetan egingo duten lana planifikatzen ere lagunduko die.
  • Ekintza zuzenengatik saritzea ere interesgarria dela uste dugu. Izan ere, errefortzu positiboa oso taktika onuragarria da. Baina eraginkorra izateko jarrera zehatz batzuk soilik saritu behar dira. Horiek horrela, sari sozialak askoz ere egokiagoak eta eraginkorragoak dira, sari materialak baino gehiago alegia.
  • Proposamen hauetaz guztiez aparte, guk hausnarketarako ekintzak ezartzea guztiz beharrezkoa dela uste dugu. Adibidez, haurra ozenki pentsatzera bultzatu behar dugu. Orduan, ikasleak bere jarrera bideratuko duen barne-hizkuntza garatuko du. Bestetik, edozein lan egiterako orduan, haurrek eskema hau martxan jarri beharraren garrantzia nabarmendu behar dugu: pentsatzea, ozenki esatea eta lana egitea.

Azken batean, irakasleak jokatu behar duen rola oso garrantzitsua da. Orduan, lan egiterako orduan balore eta printzipio batzuk bereganatu beharko ditu, haurren beharrak klase esparru normalera egokitzeko helburuarekin. Horrenbestez, berebiziko garrantzia eman behar dio hurrengo aspektuei:

  • Argitasuna nagusitu behar da. Hau da, irakasleak argi eta garbi azaldu behar du ekintza bakoitzean zer egin behar den.
  • Hizkuntza oso argia eta zehatza izan behar da, hots, zehatza eta hitz gutxikoa.
  • Lan estrukturatua izan behar da. Era beran, helburu txikiak finkatu behar dira, pixkanaka – pixkanaka lortzeko modukoak.
  • Lanarekin konstanteak izan behar da. Horretarako metodologia aproposa eta sistematizatua erabili beharra dago.
  • Ikasle hauen interesetatik abiatu behar gara. Orduan, hauen inplikazioa, atentzioa eta kontzentrazioa bideratzea lortuko dugu.
  • Motibazioari garrantzia eman behar zaio. Izan ere, ekintzak ludikoak eta dibertigarriagoak egiten baldin baditugu, askoz erosoago sentituko dira haurra.
  • Barietatea ezartzea gomendatzen dugu, baina limite batzuekin ere. Honen bitartez, nekea eta aspertzea errefusatuko ditugu.
  • Eta gure ustez esanguratsuena, ez dira akatsei hainbesteko garrantzirik emango, hau da, ez dira seinalatu behar. Horren ordez, ikasleari berriro eman behar zaio ariketa egiteko aukera, berak konturatzeko non egin duen akatsa.
  • Irakasle moduan jarrera positiboa eta motibatzailea mantentzea oso garrantzitsua da. Honen bitartez, haurrek auto-konfiantza eta auto-estiman asko irabaziko dute.