ZER DA?

“Arreta Faltagatiko Nahastea” sintoma anitzeko nahastea da eta berezitasun edo ezberdintasun batzuk dauzka. Hiru dira sintoma argienak; arreta-falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea. Gainera, sintoma hauek beste ikasleekin konparatuz askoz handiagoak eta iraunkorragoak dira. Kasu hauek agertzen direnetik diagnostikatzen diren arte urteak pasatzen dira. Gehiengoa 7 urte baino lehen diagnostikatzen dira. Eskolan edota etxean agertzen dira sintoma hauek eta froga garbiak agertu behar dira. AFH-k izaera propioa dauka eta beraz, ez dauka loturarik beste patologiekin. Gaur egun badaude modu batzuk sintoma hauek aurkitzeko eta horretarako test ezberdinak existitzen dira.

Arreta faltaren barne adibide argi batzuk daude:

  • Ez dute jarraibideak jarraitzen.
  •  Zailtasun handiak arreta eta kontzentrazioa mantentzeko. 
  • Gauza asko galtzen dituzte askotan.
  • Oso erraz distraitzen dira. 

Gelan ere arreta faltaren ezaugarriak ager daitezke:

  • Azkarregi hitz egiten dute eta txandak ez dituzte asko gordetzen. 
  • Ez diote inolako onurarik egiten gelan hobeto egoteko, auto-kontrol falta dute.

Hiperaktibitatearen barne baita adibide argi batzuk daude:

  • Asko mugitzen dira ia etengabe. 
  • Asko eta oso azkar hitz egiten dute. 
  • Zailtasunak eserlekuan geldirik egoteko. 
  • Istripuak eta arazoak izateko joera daukate.

Azkenik, haur hauengan joera inpultsiboa agertzen da:

  • Oso azkar erantzuteko joera dute,
  • Ekintzak eteteko joera dute 
  • Ez dituzte gauzak pentsatzen egin baino lehen.

Gaur egun testatzen ari dira medikamentu batzuk hala nola, metilfedinato edota magnesioko pemolina. Medikamentu hauek erabiltzen ari dira gero eta gehiago sintoma hau daukaten gazteen artean. Izan ere, irakasle eta guraso askoren uztean medikamentu miraritsu bat bezalakoa da. Medikamentu hauek laguntzen dute baina askoren uztez gehiegi kontsumitzen ari da.