ESPERIENTZIAK

“PROFESIONAL ASKO PARTE HARTZEN DUTE, EZ BAKARRIK HEZKUNTZA INGURUKOEK” 

Sara Diez gasteiztarrak “Arrisku sozialen” ingurko esperientzia luzatuko digu atal honetan. Izan ere, gasteizko berritzeguneko pedagoga da eta institutu ezberdinetako orientatzailea da. Orduan, bere jardunaren berri emango digu hurrengo lerroetan.

–          Zein da zure lana?

Institutu bateko orientatzailea naiz. Nere lana zenbait arlotan banatzen da. Alde batetik, tutoretza plana prestatzen dut eta tutoreekin astero lantzen dut bileren bidez. Horretaz gain, ikasleen orientazio bokazionala bideratzen dut ikasgaiak aukeratzeko eta insitutua bukatu eta gero hartuko duten ikaste ibilbidea( lanbide heziketa, unibertsitatea, etab) Bestetik, bakarkako atentzioa ere lantzen dut ikasleekin (arazoak badituzte ikasketetan, arazo pertsonalak …) Harremanak kanpoko zerbitzuekin ere lantzen dut (zerbitzu sozialak, udaletxea, foru aldundia…) Hezkuntza premia berezia daukaten ikasleen jarraipena lantzen dut. Zenbait arazo sortzen direnean parte hartzen dut konpontzeko (bulling, cyber bulling…) Hauek dira gehienbat lantzen ditudan aspektuak

–          Zein harreman duzu arrisku sozialean dauden haurrekin?

Bere egoera zerbitzu sozialen eskuetan egonez gero, nirekin jartzen dira harremanetan bere egoerari buruz informatzeko eta baita jarraipena egiteko. Normalen umeen tutoreak parte hartzen dute bilera hauetan. Gerta daiteke guk insitutuetan, arazoak sumatzea eta orduan familiekin hitz egin ondoren, zerbitzu sozialekin hitz egiten dugu. Gasteizen adibidez, harreman estua daukagu kaleko begiraleekin eta zentru zibikoetako begiraleekin. Adibidez PROA programa badago zentru batean, tresna oso eraginkorra da arrisku sozialean dauden umeak laguntzeko.

PROA programa: Programa hau aurrera eraman ahal izateko ikasle kopuru handia arrisku sozialaren egoeran egon behar dira. Programa hau Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sailaren bidez ordaintzen dute. Klaseak bukatu eta gero geletan banatzen dira eta laguntza daukate etxeko lanak egiteko. Horretarako hezitzaileak kontratatzen dira. Gasteizko eskola batzuk erlazioa daukate auzoko futbol taldeekin. Beraz, gaizki egonez gero klasean (esfortzu gutxi, portaera desegokia…) eragina dute taldean jolastuko duten minutuetan, besteak beste.

Baita UT(unidad terapeutica educativa) lan egiten dut. Araban badago unitate bat 12 eta 16 urte tartekoentzat eta baita Gipuzkoan eta Bizkaian. Joaten diren ikasleek transtorno psikologikoak edo psikiatrikoak dituzte. Urte bat baino gutxiago egoten dira bertan. Eta gehienez hamar ikasle egon daitezke gela bakoitzeko. Hezkuntza saileko profesionalak eramaten dute(4irakasle eta 2 hezkuntza laguntzazkoak) eta baita osakidetza saileko profesionalekin.

–          Nolako ezaugarriak dituzte ezagutzen dituzun haurrek?

Absentismo eskolarra daukate, estruktura gabeko familiak, etorri berriak, ingurune txarreko auzoetan bizi dira.

Absentismo eskolarra modu batez eramaten da. Irakasle bakoitza apuntatzen du zein ikasle joan diren eta zeintzuk ez. Horrela %15tera ez badira ailegatzen delegazioarekin kontaktuan jartzen dira arazo horri aurre egiteko. Eta familiari baita esaten zaio, eta eskolara joan behar dela. Bigarren parte bat bidalituko balitz hezkuntza sailak justiziarekin kontatktuan jarriko lirateke.

–          Zein ezaugarri ditu egiten den hezkuntza esku-hartzeak?

Profesional asko parte hartzen dute, ez bakarrik hezkuntza ingurukoek.

Arrisku soziala eragina badu curriculumean hau da, bere heziketan, errefortsuak lantzen dira. Baita, bere portaeran eragina badauka laguntza eskaintzen zaio. Eragina aduka beraz, atentzio falta izango dutelako eta ez ditu estimuluak izango gauzak ikasteko. Eta familia horietan askotan ez dira oinarrizko baldintzak betetzen eta arazo anitzak sortzen dira. Adibidez, lo egitea, janaria edo higienea. Eta horrela ez da hezkuntza espektatibak sortzen etorkizun hobe baten bila joateko. Bakarrik orainaldia bizitzen dute eta ez etorkizuna.

–          LHko tutore-irakasle batek zer jakin behar du gaiaren inguruan eta nola jokatu behar du?

Jakin behar du legeak esaten duena. Arriskuan dagoen berri eman irtenbidea bilatzeko.

Legea esaten duen bezala ikasle bat arriskuan bai fisiko zein psikologikoan egonez gero, horren berri eman behar zaio zerbitzu sozialei, ikaslea zaintzeko. Bestetik, absentista izanez gero, absentismo txostena bete behar da. Ikaslearen eskubidea hezkuntza lortzea eta gurasoek behartuta daude eskolara eramateko.