GURASOEI ZE GOMENDIO EMAN AHAL DIEGU?

  • Irakasleekin etengabeko kontaktuan egotea ezinbestekoa da: gurasoek beraien umeen berri jakin behar dute, hau da, eskolan nola doazen ikasketekin, lagunekin nolako erlazioa daukaten eta abar. Orduan, haurrak gauzatzen ari diren garapena ezagutuko dute eta ikaskuntza prozesuan dituzten oztopoei errazago erantzutea posible izango da.
  • Gurasoek beraien haurrekin hitz egin behar dute. Ohiturak hartzea ona denez, adibidez, afaldu ondoren gurasoek elkarrizketa bultzatzea egokia izango litzateke. Honekin haurrek arazorik badute errazagoa izango da hautematea.
  • Irakasleontzako luzatu ditugun gomendioetan agertzen den bezala, gurasoek beraien haurren auto-estima, segurtasuna … indartzea oso garrantzitsua da etorkizunerako.