Nola aurre egin?

Axolagabetasun egoeran dagoen haur baten ikerketa gauzatzen ari den bitartean, Gizarte Zerbitzuetako profesionalek ikerketa epe jakin batean haurrekin eta gurasoekin harremanetan jartzen dira. Orduan, egoeraren arabera erantzuna ezberdina izango da:

  • Arrisku larri eta berehalakoa duten haurrek harrera-etxetara eramaten dituzte
  • Ikerketa bukatzean argi ez badago haurra axolagabetasun egoeran dagoela ikerketarekin jarraitzen da. Orduan, babesgabea baldin bada, babesa ziurtatuko dioten ahaideengana, harrera-etxera … eramango zaie.

Hala eta guztiz ere babesgabetasun egoera hautematen denean, kasu guztietan ematen den erantzuna ez da berdina. Beti ere kasu bakoitzaren berezitasunak kontuan hartu behar dira:

  • Haurra kalte nabarmena izateko arriskuan ez dagoela ikusten bada kasua ixten da.
  • Haurrak kalte nabarmena izateko arrisku txikitik tartekora duela ikusten bada, gurasoei laguntzarako edo tratamendurako hainbat zerbitzu komunitario eskaintzen zaie (parte hartzea beharrezkoa da).
  • Haurrak kalte nabarmena izateko tarteko arriskua edo arrisku handia duela ikusten bada, familia ados badago arriskua txikitzeko etxean bertan laguntza eman edo zerbitzuak erabaki ahal dute familiatik ateratzea (ahaideak, harrera-etxea).
  • Egoera eramanezina denean, Gizarte Zerbitzuek haurra familiatik berezituko du (azken neurria izango da, familiekin egotea egokiena delako).

Babesgabetasun egoeran dauden haurrei eskaini ahal zaien esku-hartzea aztertu eta gero, uste dugu oso garrantzitsua izan daitekeela azaltzea zer gertatzen zaien beren familietatik bereizten dituzten haurrei.

Lehenik, ahaideak bilatzen dira eta ezinezkoa edo ezegokia baldin bada, beste familia bat edo harrera-etxea izango da irtenbidea.

Orduan, egoeraren arabera, gurasoek seme-alabekin harreman izango dute. Hitzordu hauek guztiak Gizarte Zerbitzuek Esku-hartze Plana prestatuko dituzte; helburua eta familiak elkartzea alegia.