ZER DA?

Lehenik eta behin, “Arrisku soziala” gaiari hasiera emanez tratu txarra motak bereizi ditugu, zenbaitetan elkarrekin agertzen direnak:

• Tratu txar fisikoak.

• Axolagabekeria.

• Tratu txar emozionala.

• Abandonu emozionala.

• Sexu abusua.

Aurrera jarraitu aurretik, argitu nahi dugu haurrak babesik gabe egotea gizarte talde guztietan gertatzen dela. Hau da, edozein maila ekonomiko, kulturaleko, erlijiosoko, sinesmeneko edo ezaugarri etnikoko taldeetan suertatu daiteke.

Beste alde batetik, haurren babesgabetasuna agertzearekin lotutako arrisku faktoreak lau arlotan bil daitezke: guraso edo zaintzaileen ezaugarriak, familiaren ezaugarriak, haurraren ezaugarriak eta ingurunearen ezaugarriak.

•Guraso edo zaintzaileen ezaugarriak:

Lehenengo arlo honen baitan guraso edo zaintzaileen ezaugarriak baldintzatzen dituzten faktoreak aztertzea izan da gure helburua.

Nortasunaren eta ongizate psikologikoaren ezaugarriak: Beren seme-alabekin tratu txarrak erabili edo axolagabekeriaz jokatzen duten guraso gehienek ez dutenahaste psikopatologiko larririk jasaten, baina problema emozionalak eta ezongipsikologikoaren sintomak izaten dituzte.

Babesgabetasun historia haurtzaroan: Babesgabetasun egoerak jasan dituzten gurasoek, guraso eredu egokirik izan ez dutenek edo haurtzaroan oinarrizko premiak ase ez dituztenek, beren seme-alabez modu egokian arduratu eta haienbeharrei erantzuteko arazoak izateko aukera gehiago dituzte.

Toxikomaniak eta alkoholismoa: gurasoek kasu askotan gurasoek alkoholismo edo toxikomania arazoak izaten dituzte.

Jarrerak eta ezagupenak: Kasu askotan, guraso tratu txar emaile eta axolagabeek jarrera eta eskumen negatiboak izaten dituzte, haurraren portaerari dagokionez.

Haurren garapenari buruzko ezagupen askirik ez edo iritzi okerrak izatea ere maiz agertzen den kontua izaten da halakoetan.

Adina: Gurasoak gazteegiak direnean haurrak babesik gabe gertatzeko arriskua askoz ere altuago da.

Familiaren ezaugarriak:

Bigarren arlo honetan familien ezaugarrien inguruan aurkitu ditugun eremuez arituko gara:

Familia egitura: Guraso bakarra izatea arrisku faktorea da haurra babesik gabe gertatzeko. Izan ere, hainbat ikerketek argitu dute guraso bakarreko familiek arazo ekonomiko eta estres gehiagori egin behar izaten diotela aurre. Gainera, kanpoko laguntza txikiagoa izaten dute.

Bikotekideen arteko gatazka edo etxeko indarkeria: Bikotekideen arteko gatazkak etxeko egoera aztoratu dezake. Orduan, haurra ez da seguru sentitzeko eta indarkeri hori eragin diezaioke (fisikoki eta mentalki).

Estresa: Familiaren funtzionamenduarekin eta haurrak babesik gabe gertatzeko arriskuarekin zerikusi handia duela dirudi.

Gurasoen eta seme-alaben arteko harremana: Tratu txarrak ematen dituzten gurasoek oso gutxitan aitortzen dituzte haien seme-alamen lorpen positiboak. Aldiz, negatiboez, berehala ohartzen dira.

• Haurraren ezaugarriak:

Haurrak ez dira beren babesgabetasunaren erantzule, baina beren ezaugarrietako batzuek zerikusia dute babesik gabe gelditzearekin, hala nola, adina eta ezgaitasunak.

Adinari dagokionez, garapen maila altua ez dutenek eta norbaiten zaintzapean egon behar diren haurrek arrisku handiagoa izaten dute. Ezgaitasunei erreparatuz, kontuan hartu behar dugu ezgaitasun fisiko, kognitibo edo emozionalak dituzten haurrek arrisku egoeran erortzeko probabilitatea dutela.

Horrenbestez, edozein haur babes egotean hainbat ondorio jasango ditu. Lehenik, egoera fisikoan eta osasunean ondorioak jasango dituzte. Batetik, berehalako eta epe luzerako ondorioak izango dituzte, hala nola, zauriak, erredurak, hezur hausturak, garun kalteak, odol-jarioak eta minusbalia iraunkorrak.

Bestetik, axolagabekeriak sortutako malnutrizioak eragina izango du pisuan, garaieran eta higimenean. Hau da, zeharkako eragina, hala nola, hazkundean atzerapen etengabea, arazo kognitibo eta psikologikoak eta heriotza (kasu oso muturrekoan). Era berean, azken hamarkadetan ikertu den bezala garunaren garapenean ere eragina antzemango da. Esaterako, estres kronikoarekin lotuta beldurra etorri da. Orduan, umeek burua programatuko dute mundua etsaitzat hartzeko. Azkenik, frogatu da axolagabekeriak minbizia, bihotz eritasunak … tankerako osasun arazoak sortzen dituela; izan ere, haur hauek depresiorako arriskuko jokabideak bereganatzeko(erretzea, alkohola eta droga gehiegi) dute.

Bigarrenik, garapen kognitiboarekin eta lorpen akademikoarekin loturiko ondorioak jasaten dituzte. Izan ere, aurreko lerroetan azaldutako osasun ondorioak oso lotuta daude haur bakoitzaren garapen kognitiboarekin.

Hirugarrenik garapen emozionalean, psikologikoan eta jokabideareenean sekulako eragina antzematera ailegatzen da. Esaterako antzeman daitezke autoestimu txikia, depresioa eta antsietatea, trauma osteko estresaren sindromeak (ptsd) eragindako nahastea, lotura afektiboetarako arazoak, elikadura arloko nahasteak, nork bere kideekin harremanak izateko zailtasunak, nork bere buruari lesioak eragiteko jokabideak (adibidez, suizidio saioak), besteen emozioak ulertzeko, beren emozioak bideratzeko eta beren kideekin harremanak finkatu eta haiei eusteko zailtasunak eta gazte delinkuentzia, jokabide kriminal eta bortitzak, nerabezaroko haurdunaldiak, droga hartzea, lorpen akademiko eskasa eta adimen osasuneko nahasteak.