GAINDOTAZIOA

Gaindotazioa edo adimen garatuagoa duten ikasleek ikasteko ohikoa dena baino gaitasun handiagoak dituztenak dira. Kasu asko egon daitezke, batzuk nabarmenagoak beste batzuk baino.

Ikasle hauek behar bereziak dituztela argi dago, zeren eta ez dute beste ikasleen erritmo berdina; beraz, irakasleok esku hartze berezi bat egin beharra daukagu, beti ere gurasoen zuzendaritzaren eta gai honetan adituak diren pertsonez inguratuta. Ikasle hauek gelako ohiko erritmoa baino handiagoa behar dutenez, aspertu egiten dira oso erraza iruditzen baitzaie dena. Ondorioz, motibazio falta ikaragarria sumatzen dutenez ez dute beraien adimena behar bezala garatzen eta askotan haur alferrak bezala ikus daitezke.

Haur hauekin, ondo jokatu beharra daukagu irakasleok eta horretarako beraien adimena ahal den gehiena aprobetxatu beharra dago. Adimen aurreratuago bat izateak eragina izan dezake interakzio sozialean zeren eta klaseko ikasgaiekin aspertzen den bezala, bere ikaskideen jolasekin aspertu egingo da bere adimena helduagoa baita.

Irakasleok gaindotazioa antzematen badugu, eskolako pedagogoari adierazi behar diogu dudarik izan gabe. Honek era berean, profesional bati (berritze-guneak) abisatuko dio eta azterketa sakon baten ondoren zehaztuko da norainoko gaindotasunak dituen.

Adimen garatuagoa izate horrek kurtsoa aurreratzea eskatzen badu, nahiz eta gaur egungo sistemak oztopo asko jartze dituen, egin beharra dago zeren eta bestela ez du garapen integral bat lortuko. Azken batean, irakasle moduan gailendu behar dugu gure ikasle guztien arrakasta. Horrenbestez, beharrezkoa baldin bada, edozein neurri mota hartzeko ausartak izan behar gara.