ONDORIOAK

Atal honetan adimenari lotutako urritasunen gaia landu dugu. Batetik hiru gai landu ditugu GNOren barruan, autismoa, asperger nahastea eta rett sindromea. Bestetik, adimen urritasuna zertan datzan azaldu dizuegu.

Sindrome horiek nola landu behar diren ikasi eta landu dugu esku-hartzeen bidez. Hau da, konfiantza ematea ikasle hauei, hurbiltasuna izatea, komunikazio eraginkorra izatea, berdintasuna sustatzea,  detekzio goiztiarra ematea irakasle bezala edota onartzen ez duten familiei lagundu onartzen. Izan ere, irakasleak berebiziko garrantzia dauka honelako haurrentzako. Beraz, gaia landu izana espero dugu zuentzako oso baliagarria izatea zuen identitate profesionala are gehiago lantzeko eta handitzeko.