ESPERIENTZIAK

Iñigo gure taldekideak gai honen inguruan izan duen esperientzia luzatuko digu:

Nik Lehen Hezkuntzan nengoenean irakurtzeko arazo bat izan nuen. Ez zen izan klasean landu dugun arazoa bezalakoa baina erlazioa dauka. Nik ikastetxetik aldatu nintzen eta aurreko eskolan ez genuen irakurketa bestean bezala landu. Beraz, ezberdintasuna oso nabarmena izan zen niretzat.

Gainera, beste ikasleek aurrera egiten zuten bitartean, leku berean geratzen ari nintzen. Hori arazo oso nabarmena izan zen niretzat eta eskolako orientatzailea nirekin kontaktuan jarri zen. Horrela, atsedenaldietan irakurketa lantzen zuen pertsona batekin egon behar izan nuen. Jarduera hauek egiten kurtso oso bat eman nuen, maila egokia lortu nuen arte”.