IRAKASLE MODUAN ZER EGIN DEZAKEGU?

  • Gurasoekin biltzea.
  • Haurrarekin hitz egitea.
  • Kasua sakonki aztertu behar dugu → mota anitzeko egoerak daude.Auto-estima lantzeko jarduerak.
    • Adibidez: bortizkeria sexuala, arreta ez jarri …
  • Hezkuntza Komunitatearekin harremana izatea:Klasean afektibotasuna landu.
    • Gizarte Zerbitzuekin etengabeko harremanetan egotea → profesionalen laguntza ezinbestekoa da.
  • Elkarrekiko menpekotasun positiboa bultzatzea:
    • Lehiakortasuna baztertu → talde lanak sustatu; izan ere, taldean lan eginez beste taldekideekin ideiak eta esperientziak tartekatzen ditugu (Vygotsky, 1931).
  • Gelakide guztien egoera/behar/berezitasun ezberdinak erakutsi, Kristinaren barne → Orduan, Kristinak ikusiko du “ezberdin” bakarra ez dela. Adibidez, gelakide baten gurasoek bananduta egongo dira edo beste batek amarik ez du izango.
    • Kristina errudun ez sentiaraztea → bere egoeraren jabe izaten eta hau defendatzen jakin behar.
  • Gelan giro atsegina garatzea, hots, beldurra saihestea.
    • Orduan, klasera gustura etorriko da eta bertan seguru sentituko da.
  • Auto-konfiantza bultzatu.
    • Orduan, parte-hartzaile, aktibo … bihurtuko da.
  • Amorrua modu ez-bortitz batean kanalizatzen irakatsi (normalean ikasleek kontrako moduan egin).
    • Bere ideiak azaltzeko mekanismoak eta estrategiak irakatsi → komunikazioa landu.
  • Kristinaren arrisku soziala garaiz antzematea.
    • Gero eta lehenago antzeman, errazagoa izango da honi erantzuteko neurriak hartzea.
  • Ebaluazioari dagokionez:
    • Interesak zeintzuk diren aztertzea.
    • Premiak zeintzuk diren aztertzea.
    • Beste ikasleekiko elkarreragina aztertu.
    • Irakaslearekiko elkarreragina aztertu.
    • Lan azturak, ohiturak eta elkarreragin-jarraipideak aztertu.
    • Aurrerapausoak eta aspektu positiboak gorestea.
    • Gaitasunen ebaluazio kualitatiboa egitea → gaitasunak adierazi eta ez gaitasun-ezak.
  • Helburuei eta edukiei  dagokienez:
    • Kristinaren ezaugarriak, premiak, interesak, igurikapenak … kontuan hartzea.
    • Bere esperientzietatik eta puntu indartsuenetatik abiatzea.
    • Epe luzerako eta laburrerako helburuak erakusgai jarri.
    • Malgutasunez jokatu: edukiak eta denbora.
    • Hizkuntza garatu (aurreko atalean azaldu dugu).
    • Prozedurazko edukiak sustatu: pentsatzen / ikasten / testuinguru ezberdinetan jarduten / egoera ezberdinetan jarduten / arazoak ebazten ikastea.
    • Jarrerazko edukiak: azturen, arauen eta baloreen ikaskuntza.
    • Edukiak funtzionalak izatea → motibazioa.
  • Estrategia metodologikoak:Irakaslea irudi positibo eta egonkorra izatea.Lorpen akademikoak arretaz aztertzea eta goraipatzea.
    • Aurrekoez aparte.
    • Igurikapen handiei eustea.
    • Eguneroko kulturarekin kontaktua izatea.
    • Familiek baloratzen dutena eta ematen dutena izatea.
    • Lorpen txikiak baloratza.
    • Huts-egitearen aurrean estrategia alternatiboak proposatzea.
    • Autonomia eta erantzukizun handiagoa.
    • Feedback positiboa → Pigmalion efektua (igurikapenak sinetsi eta barneratu).
  • Gizartearen sostengua eta harreman positiboak bilatu.
  • Eskolako langileen jokabidea funtzezkoa da haurren babesgabetasun egoerak jakinarazteko, esku hartzeko garaian. Kasu batzuetan, irakasle askok ez dakite nola esku hartu eta behartuta egoten dira batzuetan Gizarte Zerbitzuetara joatea.
    • Kristinaren kasuan adibidez, umezurztegi batera eraman zuten amak haurra txikia zenean ihes egin ziolako eta beraz amamarekin geratu zen epaileak gomendatu eta gero.
  • Dakigun bezala haurrak babestea guztion ardura da eta are gehiago baztertuta sentitzen diren haur horiena. Gizarte osoaren erantzukizuna da hori eta batez ere irakasleona.
    • Kristinaren kasuan, klasean ezin zen geldirik egon, arreta mantentzea kostatzen zitzaion klasean eta beti irakasleak esaten zuenaren kontrakoa egiten zuen. Ikaskideak barre egiten zioten eta Kristina ez zen gai arazo horri buelta emateko 7 urte bakarrik baitzuen. Urte horiekin oso gogorra da horrelako egoera batean egote aeta irakasleak kasu horretan gomendio batzuk eman beharko luke eta arazoak dituen ikasle horri edozein momentutan lagundu eta konfiantza eman.
  • Eskola leku ezin hobea da haurren arazoak bizkor antzematen duzu eta gertaeren aldaketez errazaao jabetzen zara familiatik kanpo zaudenean.Gaur egungo legeriaren arabera, haur bat babesik gabeko egoera jasaten ari dela susmoa ikusten badute, Gizarte Zerbitzuei horren berri ematera behartuta daude, kasu honetan irakasleak izaten du azken hitza eta berak eramaten du Gizarte Zerbitzuetara.Profesionalen erantzukizuna ezinbestekoa da irakasleak dira arduradun handienak kasu hauetan, haiek baitira segurtasun handiena ematen dutenak holako haurrei. Haur hauek arreta mantentzea kostatzen zaie eta berez emaitza oso onak izaten dituzte klaseetan,
    • Kristinaren kasuan hiperaktibitatea du eta horrek geldirik ezin egotea ekartzen du, beraz normalena da klasean irakasleak esandakoari uko egitea, eskolan parte ez hartzea eta beste hainbat gauza… Eta horri gehitzen badiozu etxean duen arazoa are gutxiago zentratuko da klasean. Kasu hauetan berriz aipatzen dut irakaslearen lana ezinbestekoa dela, irakaslea gai izan behar da haur hauei eskolara joateko ilusioa mantentzea eta horretarako bere gainean egotea komenigarria izaten da
  • Kristinaren kasuan esate baterako, beste ikasle asko baino garapen nagusia dute baina arazoak tartean dituztela eta asko kostatzen zaie adi egotea. Irakasleak haur hauen ikaskuntza eta partaidetzarako oztopoak kentzeko lana asko egin behar du eta haur hauei segurtasun asko eta konfiantza eman aurre egin dezaten bai eskolatik kanpo eta batez ere eskola barruan.