ZER DA?

Haur bati irakurtzeko eta idazteko zailtasun handiak antzematen badizkiogu, dislexia duela esango genuke. Irakurketa ezkerraldeko burmuinean kokatzen da beraz, dislexia duen gazte batek eskuineko aldea erabiltzen du, hots, sormena, eskulanak etab. gaitasun dituenak. Hau desabantaila batez gain, ikasteko zailtasunik hedatuena da ikasleen artean. Genetikoa dela esaten dute baina ez dago dislexiaren gene bat. Argi geratu beharreko gauza bat zera da, dislexia ezin dela gaixotasun bezala kontsideratu zeren eta haurraren premia aldi batekoa eta epe laburrekoa da. Horretaz gain, esan beharra dago dislexia bizitza osorako izan daitekeela, hala ere irakurketa eta idazketarako zailtasuna zuzentzeko estrategiak dituenean ez du zertan aurrera jarraitzeko oztoporik izan.

Ez du zerikusirik adimena edo adinarekin. Hau da, ez da heldutasun arazo bat eta ez da denborarekin konpontzen. Askok alfertzat jotzen dituzte ikasle hauek eta horren ondorio zuzena da eskola porrota.

Gakoa goiz antzematean datza, nahiz eta zazpi urte arte ezin den diagnostikatu. Hizkuntza gaitasunen emaitza kaskarrengatik diagnostikatzen da, batez ere, ezin dute alfabetoa guztiz ondo ikasi eta akats ortografikoak egiten dituzte. Adibidez,  letrak “jatea” ohikoa da eta “b” eta “d” nahastea ere bai.

Haur guztiak ezberdinak dira, beraz dislexia mailak ere desberdinak daudela kontutan izan behar dugu. Horregatik, ezinbestekoa da ikasle bakoitzari plangintza pertsonalizatu bat egitea, dituzten premia ezberdinak kontuan hartuz.

Azkenik,  aipatu behar da ikasleriaren %80ak egin ahal dituela irudiz dislexia duten haurrek bezalako akatsak, baina prozesuaren berezko akatsak dira eta irakurmena eta idazmena finkatzen diren heinean desagertzen dira.