MOTORE URRITASUNA

 Hasteko, garrantzitsua da motore urritasuna zer den jakitea eta horretarako definizioa argi edukitzea, motore urritasuna zera da: Gorputz koordinazioan alterazioa duen ikaslea, modu etengabe edo iragankorrean motore aparailuan eragozpenen bat duena da, sistemaren baten funtzionamenduan anormaltasun bat duelako, bere adin bereko ikasleek egin dezaketen ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen duena.

Motore urritasuna hainbat alderdi ezberdinetatik eduki dezake pertsona batek. Edozein pertsonak izan ahal du motore urritasuna bere bizitzan, mugimenduak egiteko zailtasunak edo ezintasuna eduki ditzake, maila ezberdinetako gaitasunak izango ditu eta gainera motore urritasunak ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen du.

Urritasun hau duten pertsonak, bizitza normal egin ahal izateko, egunerokotasunean erabiltzen diren tresna asko aldatu egin behar dituzte, beraien beharretara egokitzen diren tresnak erabili behar dituzte, sarbiderako materiala deritzenak. Adibidez, desplazamendurako laguntza bezala andadoreak erabiliko dituzte, jostailu egokituak izan behar dituzte, altzarien egokitzapenak erabili behar dituzte eta sofware egokitua izan behar dute, azken kasu honetan iriscoma erabiliko da.

Sailkapena egiteko modu ezberdinak daude, hemen afektazio mailaren arabera sailkatuko ditugu:

– Paralisia: mugimendua oso konprometituta dagoenean

– Paresia: hitz honek adierazten du paralisi arina, mugimendurako zailtasuna

 Paralisiaren barruan 4 maila ezberdin ikusi ditzakegu:

– Monoplexia: Gorputz adar bakar baten paralisia (hanka edo besoa)

–  Hemiplegia: Gorputzaren alde baten paralisia

–  Paraplegia: Bi hanketan paralisia

–  Tetraplegia: Lau gorputz adarren paralisia

 Paresiaren barnean ere 4 multzo sailkatzen dira, honako hauek:

– Monoparesia: Gorputz adar bakar baten paralisi arina edo osatu gabea (hanka edo besoa)

– Hemiparesia: Gorputzaren alde baten paralisi arina edo osatu gabea

– Paraparesia: Bi hanketan paralisi arina edo osatu gabea

– Tetraparesia: Lau gorputz adarren paralisi arina edo osatu gabea

Esku-hartzea:

  • Motore arloak indartzeko ariketak egin behar dira: lurrean edo uretan egin ariketak ( grabitatearen pisua gutxituta), desplazamendurako jarduerak proposatu ( tobogana, kotxe elektrikoak, zalditan ibiltzea..), proposatu jolasak distantziak kalkulatzeko,  komunikatzeko erak ahozko hizkuntzarik gabe, kaltetua dagoen gorputz atalak gorputz eskeman integratzeko beharra eta atal guztiekin egin beharreko jarduerak proposatu ( ibili desfilatzen, txaloak egin,paperak apurtu, sartu, atera bi esku erabiliz…).
  • Autonomia arloan ere lagundu behar diegu hezkuntzatik, horretarako ezinbestekoa da pertsona horiek duten erritmo motela errespetatu eta behar duten denbora uztea, baliabide egokituen bidez autonomia bultzatzea, egin ditzaketen mugimenduez ahalik eta gehien baliatuz, autonomia indartzea, gai den egiteko hori berak egitea eta gainera iniziatiba hartzeko estrategiak ere eskaini behar dizkiogu.
  • Hezkuntzak erantzun egokia eman dezan, komunikazio arloa ere indartu behar da eta hori indartzeko garrantzitsua da motore urritasuna duten ikasleekin keinuen bidez, hots, buruaz, eskuez, begiez, edo gorputz osoaz nahita eta komunikatzeko asmoz egiten dizkiguten seinale guztiak hartzea kontuan eta beharrezkoa izanez gero, komunikazio sistema alternatibo eta aumentatiboak erabiltzea.
  • Pazientzia handia izatea. Honekin bat dator, berak esan zuen bezala “tiempos de espera” errespetatzea, hau da, denbora lagatzea berak esan nahi duena espresatzeko. Horretarako ezinbestekoa da adi egotea, entzuten jakitea eta ikasleari egiten lagatzea.
  • Irakasleak gero eta hobeto eta errazago interpretatzea zer esan nahi duen, zeinuak, aurpegiko mugimenduak eta soinuak ulertuz. Irakasleak ondo ulertzeko gelan logopeda baten beharra ikusten badu, lankidetzan aritu behar du honekin.
  • Egokia irudituko litzaiguke klasea ondo egokituta edukitzea ikasle ezberdinek behar dituzten behar berezietarako, esaterako gelarako atea handiagoa izatea gurpildun aulkia errazago sartzeko.
  • Beste ikasleekin bezala motibazioa, autonomia eta ezinbesteko horrelako baloreak landu behar dituela irakasleak ikasleekin, era honetan emaitza hobeagoak lortzeko.

BIDEOA